2007-12-10

...sustraiak

Sustraien bila abiatu naiz. Herriari errotuta dago nire izaera.
Badakit nongoa naizen, baina nondik nator?
"CH" letraz idazten da nire abizena. "CH"ez idazten dut.
"TX"az idazten dute batzuek, baina zergatik?
Ez dut nire sustraien jatorria kea bezala desagerrarazi nahi.
Nire oraina naiz. Nire iragana naiz.
Nire gurasoek direna eta izan direna naiz.
Haiei esker, naizen bezalakoa naiz.
Eskerrik asko ama. Eskerrik asko aita.
Durango-Ugao-Leon<--->Leon-Ugao-Orkoien-Durango

1 komentario:

Anónimo dijo...

Ez dut uste jatorria kea bezala desagerrararazi nahi izan duzunik inoiz, bestela ezinan egongo zauden lekuan, ez?

Askotan saiatu naiz nire jatorria ezabatzen, hainbat arrazoi direla medio, baina berandu ulertu izan dut ez dagoela erarik.
Beraiek jorratu dute nire nortasuna, ni naiz beraien ondorioetako bat, beste bi daude...

Ez dira onenak, ez dira idealenak, baina nireak dira, eta orain beraiei eskerrak ematen ikasten. Berandu?