Hutsunea betetzeko igarotzen ditugu milaka marra, milaka hutsune.
Behin marra handia gurutzatuta, milaka marra txiki jarri zenituen gure artean. Zeharkaezinak diren hormen artean sartu zintuzten eta orain kristal zeharkaezinaren bitartez hitz egiten dugu. 40 minututan esan beharreko guztia esaten saiatzen gara baina beti ahazten dugu zerbait. 40 minutuak bukatzean, agurtzeko denbora inoiz ez da nahikoa izaten.Hutsunea betetzeko igarotzen ditugu milaka marra, milaka hutsune.
...eta berriz,
Hutsunea. Marra. Hutsunea. Marra. Hutsunea. Marra...

2 komentario:
Ez dira betiko garai onenak.
Gaur bertan ikusi barri dot, seguru antzean ikusita eukiko dozuna:
http://www.youtube.com/watch?v=AOlnKghUORg
Itzela inpotentzia, eta oilo-narrua.
Bide batez Gorka,
milesker itzi zenduan mezuagatik.
testu oso ona!!
Etxean nahi ditxugu!!!
Publicar un comentario en la entrada