2008-03-01

Lau urte...

Lau urte. Zein azkar pasa den guretzat hemen kanpoan. Zein luze egiten ariko zaizkizue zuei barruan...
Otsailaren 29 hartan, 4 urtetan behin agertzen den egun madarikatu horretan, tabernan bazkaltzen geunden. Aurpegi ilun bat ikusi genuen atetik sartzen, goibel, malkoekin begietan.
Harrapatu zintuztetela esan zuen ahots batek goibel. Anaia zen. Guardia Zibila bidean omen zetorren etxean miaketa egitera edo. Agian zuek ere ekarriko zintuzketen miaketara. Ez zen horrela izan. Audientzi Nazionalerako bidean zeundeten jada. Hurrengo egunean kidea atxilotu zuten lanerako bidean. Tortura izugarriak jasan behar izan zenituzten....Txakur nazkagarriak!

Lau urte. Ze azkar esaten den. Bisitak irauten dutena baino azkarrago. Eta audientzia Nazionalean egon ginen. Zuen epaiketa luzea izan zen. Bi egun kristal hoien bitartez zuek ikusten. Duintasunez eta burua altxata, begiradak zazi-epaile hoietan jartzen zenituzten. Fartsa bat besterik ez zen izan epaiketa osoa (guztiak bezela, suposatzen dut). Denbora galera bat, epaileek bazekitelako zer gertatu behar zen. Bazekiten zein izan behar zuen epaiketa horren sententzia.

Lau urte, eta 29a 4 urtetan behin soilik egoten denez, lau urtetan behin gogoratzen dugu eraman zintuztetela. Baina egunero, tabernan, lokalean, telefonoan, kontzertuetan, jaietan, asanbladetan, manifetan,...FALTAN BOTATZEN ZAITUZTEGU!