2008-04-10

...gure eguna helduko da.

"Tiochfaidh ár lá" esaten zuten irlandar errepublikarrek beraien herriaren askapenerako borrokan. Gaelikoz, beraien hizkuntzan, "gure eguna helduko da" esan nahi du.
Hamar urte pasatu dira Irlandan "ostiral Santuko" akordioak sinatu zirenetik. Hamar urte bakerako bidea aukeratu zutenetik. Orain, esaldi hori, Belfasteko muraletan irakur daiteke, iraganeko, iragan hurbileko esaldi historiko baten moduan. Esperantzaren esaldia. Garaipenerako grinaren esaldia. Etsipen ezaren esaldia. Oztopo guztien gainetik, helburuak lortzeko nahia. Borrokaz. Duintasunaz. Orain errepublikarrei tokatzen zaie esaldia bere esanahiaren puntaraino eramatea bere proiektuaren sendotasunaz.

Hemen, Euskal Herrian, esaldia gero eta indartsuago mantentzen da. Helduko da gure eguna!
(Bitartean, jarraitu lanean. Jarraitu Borrokan!)