Atzo Txinari buruzko dokumental bat ikusi nuen telebistan. Orain arte sexualki erreprimituta izan den gizarteak, bere hegoak astintzen hasi da.
Azkenekoz egin den sexuari buruzko festibalera, milaka pertsona hurbildu dira. Adin guztietako pertsonak, sexu orotakoak eta inolako beldurrik gabe, joku eta tresna erotikoak frogatzeari uko egiten ez ziotenak.
Txinatar gizartea asko aldatzen zegoela zioten bertan ateratzen ziren hizlari gehienek. Askok, aldaketa hori nahi ez zutela, edota aldaketa ez zitzaiela batere gustatzen kontatzen zuten. Txinatar adindu batek, gogoz laztantzen zuen latexko neskatila titi puntaduna, bere eskuekin, aurretik erositako joku erotikoz betetako poltsa eusten zuen bitartean. "Lehen aldia da azoka honetara etortzen naizela, eta oroigarriren bat eraman behar dudala pentsatu dut..." esaten zuen, bere emaztearentzat erositako gomazko konsoladore haundia erakusten zuen bitartean.
Pozgarria da benetan horrelako gauzak ikustea. Pena da oraindik sexu merkatuaren gehiengoa gizonezkoentzat zuzendua egotea alor guztietan; pelikula pornoak, jolas sexualak, tresna erotikoak,...
Pozgarria izango da ere, gure herriko txinatar dendan honelako aparailuak ikusten ditugunean. Suposatzen dut azken pasiluaren bukaeran kokatuko direla danak, oihal beltz baten atzean eta ahal bada, umeak ez heltzeko aina altua izango den apalean kokaturik. Horra agian, gure herriko aitite adindu eta makurtuek ezin izango dira heldu, eta lotsaturik, ezin izango diote ezer ulertuko ez duen txinatarrari neska lodien film pornoengatik galdetu...Orduan, gomazko piladun zakil bibradorearekin konformatu behar izango dute. Atzo gaixoak! Etorkizun latza...
2008-04-02
...Txinara joan ginen.
Etiketak:
bibragailuak,
denda txinatarrak,
erotismoa,
Porno,
sexua,
txina,
zakilak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

1 komentario:
IEPA IEPA MUTIL!
zenbait testu irakurri ostean, idazten jarraitzeko animatzen dizut, modu honetan barnekoa isladatzeko teknika dugularik.
osasuna eta askatasuna!
Publicar un comentario en la entrada