Eskerrik asko opariagatik. Politak dira patinak. Hala ere, beste gauza bategatik aldatuko ditut. Jada ez dut patinik behar. Jada ez daukat norekin ibili patinatzen. Lehen zurekin ateratzen nintzen patin gorri zahar haiekin. Elkarrekin egiten genituen patinaldi luzeak.
Orain, ez dut patinatu nahi...zurekin ez bada.
Snorkel bat erosi dut patinen ordez. Aletak. Betaurrekoak. Uretan murgildu nahi dut. Uraren bakartasunean. Uraren ixiltasunean...Hor bakarrik sentituko naz, hemen lurrazalean sentitzen naizen bezala. Eta buruari bueltak emango dizkiot, lurrazalean ematen dizkiodan moduan. Baina behintzat ur azpian babestuta sentituko naiz. Urak babestuko nau. Eta arrainek inguratuko naute...
Zaldia salgai jarri dut. Ez dauka jada zentzurik nire bizitzan. Gastu bat besterik ez da. Milaka oroimen politen adierazle.
Orain, ez dut zaldian muntatu nahi...zurekin ez bada.
2008-05-25
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

1 komentario:
ostia tu
digo yo, no?
Publicar un comentario en la entrada