2008-06-25

...eta berriz usaindu zaitut.

Patatak, ilarrak, tipula, piperra, berakatza, gatza...eta hosto batzuk. "Laurel" deitzen zenien zuk hosto haiei. Hiztegian begiratuta, nere herrian, "ereinotz" esaten dela deskubritu dut gaur. Sua piztu, lapikoa irekiten jarri eta osagai guztiekin, ereinotz hostoak ere sartu ditut...eta berriz usaindu zaitut.
Joan zinenetik ez dut zu berriz usaintzeko aukera izan. Abuelok ereinotz hostoekin sukaldatzen jarraitzen duela esan dit. Nire ustez zutaz gehiago (ahal bada) gogoratzeko egiten du, zure omenez.
Nik ere, horrela egingo dut...eta ereinotz hostoek sukalde osoan bere usaina zabalduko dute, eta berriz zutaz oroituko naiz, berriz usainduko zaitut.

2 komentario:

Anónimo dijo...

Ze polita, oroimena bizirik!

mongiak mungian dijo...

sarritan aplikatu diogu erlatibitatearen teoria gure buruari,erosten ez den jostailu bakarrarekin lege unibertsalak hausten:denbora. aurrera... atzera... oroitzapenen zama handituz, geroaren borrero bihurtuz, biharko oroitzapenen azken sententzia idatziz...

denborak aurrera darrai, guk, geureari eutsiz, gure lekuan geldituz, inoiz izan ez garenaren gogoa buruan iltzatuz, geroa marrazten dugu oroitzapen hoien pintzelaz...

baina ez dakit paradoja edo paranoia edo bestela paradigma akroniko bat den baina denbora berak ezabatuko ditu bihar oroitzapen izango diren gaurko marrazkiak, gaiki ateratako argazkiak, mesanotxeko maitasun gutuna,ereinotz usaina...