2008-06-18

...eta kale egiten jarraituko dugu.

Gure helburuak lortzeko bidean kale egin dugula esan digute. Irabazten ari direla uste dute. Guda honek urteak daramatza alde bietan bajak sortzen. Eta kale egin dugula esaten digute behin eta berriz. Bai, arrazoia dute. Kale egin dugu. Kalea egin dugu eta orain gurea da. Kalea hartuko dugu berriz, eta kale berriak sortuko ditugu. Kale egiten jarraituko dugu!