2008-09-18

...eta joan egin zen trena.

Andrak lehiotik begiratu zuen.
Gazte bat zegoen tren geltokian. Begiak lurrari so, eta eskuak poltsikotan zituela, gora eta bera zeharkatzen zuen andena. Trena heldu zan. Ateen pitidoa entzuten zen andrearen lehiotik. Zabaldu egin ziren eta ez zen inor atera. Mutila ez zen trenera sartu. Andreari arraroa egin zitzaion. Geltoki hura apeadero bat zen. Tren gutxi gelditzen ziren bertan, eta bat joaten uztea ez zen batere normala.
Hurrengo trenaren balazten zaratek andrea lehiora berriz atera zuten.
Mutila ez zegoen. Treneko gidaria oihuka atera zen kabinatik. Trenaren aurrekaldea odolez zipristinduta zegoen.

Lanean aszenditu zuten Dabid egun horretan. Bere neskarekin erosi berria zuen pisua ordaintzen joateko ondo etorriko zitzaion soldata igoera...

Noizbait tren geltoki batean norbait tren bat joaten uzten ikusten baduzue, berarekin hitzegin, ziur zerbait kontatzeko daukala.

3 komentario:

Anónimo dijo...

bizitzak ez du ezer balio,
gure burua zigortu behar badugu,
bizitzak ez du ezer balio,
ezerezaren zapore mingotsa probatzen denean,
bizitzak ez du ezer balio,
begiak irekitzearen beldur bagara,
bizitzak ez du ezer balio,
galdutako denbora zitara azaltzen ez bada,
bizitzak ez du ezer balio,
aurrera begiratzea sufritzea bada,
bizitzak ez du ezer balio,
damuak ilusioa jipoitzen badu,
bizitzak ez du ezer balio,
amorrua eta pena eskutik badoaz
bizitzak ez du ezer balio,
trena azken geltokira heltzen bada
bizitzak ez du ezer balio...

...eta gogorra egiten da egoera onartzea.
...gogorragoa egiten da hutsuneak bizitzari merezitako balioa ematen diola jakitea.

Anónimo dijo...

Askotan batzuek bultzatzen dituzte mutilak trenera, agian beharrekoa ez da haiekin hitzeitea baizik eta ez bultzatzea. Denon bizitza garrantzitsua da, ez ahastu ta ez bultzatu.

Anónimo dijo...

Oihukatzen dugu gure bildurrek ez gaituztelako entzuten uzten....llega a ser quien eres, no quien querrias ser!!!