Detaile txikiek askotan, haundiek eta garestiek baino ilusio haundiagoa egiten dute.Princesas pelikula ikusi nuen orain dela gutxi. Candela Peña aktoreseak (agian orain ez da esaten aktoresa, aktorea baizik nahiz eta neska izan, baina bueno...) prostituta baten papela jorratzen zuen filmean. Mutil bat ezagutzen du, eta berarekin harremananetan hasten da. Bere mutilari amodioari buruzko bere definizioa ematen dio:
- Ven a buscarme. El amor es eso, ¿no? Que te vayan a buscar a la salida. El resto es todo una mierda.
Nork ez du noizbait hori pentsatu? Zein polita izan behar duen laneko atarian, hizkuntza eskolako atarian, autobus geltokian...norbait esperoan izatea...

7 komentario:
Ta norbera norbait ITXOITEN egotea...
ba bai ba bai!
banketxeko trajedun mutil gaztea gure zai dago.
beti.
tanatorioko trajedun gizon zaharra gure zai dago.
beti.
bakardadea ere, gure zai dago.
beti.
gure esperoan.
beti.
bakarrik sentitzeak ez du bakarrik egotea suposatzen,
norbaiten zai egoteak beharbada bai.
bakarrik egoteak ere ez du bakarrik sentitzea suposatzen.
norbaiten zai egoteak beharbada bai.
ez dut inor nire zai egoterik nahi,bakardadeari denbora oparitzea baita.
nire bila etortzea nahi dut, uneoro,beti, denbora oparitzen didan norbait izatea nahi dut, bakardadea zai egon dadin.
eta gogoratu, bi bakardadek ez dute bikote ona egiten.
(nire kuadernotxu urdinetik moldatua.olatz)
norbait zain egoteak ez du suposatzen bakarrik ez zaudenik,...
planeta txoro honetako sindromea! bakardadeari beldur,...
fobia beldur irreala, hori saltzen digute, bakardadeak ez dizu onik egingo; GEZURRA! bakardadean hazten eta garatzen zara,...
BETI BELDURRAREN ZAIN, BETI DENBORAREN BELDUR!
Ni askotan egon naz itxoiten; epaiketa amaituarte kanpoan itxoiten, hizkuntz eskola aurrean itxoiten, laneko ate aurren itxoiten...baina niri berriz ez deustie askotan itxoin.
Itxaroteaz NEKATUTA nago. Berekoi larregi dago!
Nork esango, Gorka, barne-barnean erromantiko hutsa haiz.
Ta zuri nork itxoiten dizu? Ez dozu inor utzi orduak itxoiten?
Publicar un comentario en la entrada