Zuriñek txikitatik beti nahi izan du etxean animaliren bat izatea.
Txikiagoa zenean, amak arrain laranja horietako bat erosi zion. Poltsa garden batetan saltzen dizuten horietako bat. Berak egunean birritan jatekoa ematen zion eta astean behin, arrainontzia garbitzen zion. Zoriontsu bizi zen arraina Zuriñerekin. Gosea asetuta eta etxea garbi...
Behin etxera heldu eta arrainontzira gerturatu zenean arraina barruan ez zegoela konturatu zen. Lurrera begiratu eta bertan ikusi zuen bere karpatxo kuttuna. Hilik zegoen.
Zuriñek negar egin zuen hurrengo egunetan. Arraina zoriontsua izan ez ote zen galdetzen zion bere buruari. Zergatik alde egin nahi zuen bestela ontzitik? Zergatik bere buruaz beste egin?
Orain katukume bat erosi nahi diote Zuriñeri bere gurasoek. 18 urte betetzen ditu eta hori izan behar zuen bere oparia.Zuriñek ordea ez du gainditu bere arraintxoarena. Ez du bere burua nagusi ikusten animali bat zaintzeko. Beldur dio konpromezu berri horri. Ez du katurik nahi. Ez du saiatu ere egin nahi...

2 komentario:
Joooo, nire karpa naranjak ere burua hil zuen... trauma bat izan zan. Eta beste bat, hau zuria, nik hil egin nuen :(
Arrainak azpergarriak dira, zer eiten dozu eurekaz, ba jaten emon, nik uste dot pote osoa emon notziela, eta gero... DESKOMPOSICION,edo KAGALERA! Nire arrain txikia bere kaka tartean hil zan.
Una forma horrible de morir.
Baina orain katutxo bat eukiteko prest nago, jajaja. Katutxo baltz bat, baina aitak ez dau nahi "bitxorik" etxean.
arrainak itsasoa behar duela diote, beharbada bere bila irten zen, eta ez, ez zen bueltatu.
kristaletik haratagoko mundua ezagutu nahiko zuen, plastikozko boltsetatik haratagokoa...
bere burua ezin zaindu eta bere buruaz beste egin zuen...
edo nork daki, bere buruaz beste egingo zuen bere burua zaintzeko.
guk ere ez dakigu gure burua zaintzen, eta koldarkeriak eta ausardiak bat egiten dutenean besteak zaindu nahiean gabiltza.
nahiean.
gaur zuriñeren katua errepidearen erdian agertu da.
Publicar un comentario en la entrada