2008-11-04

Egiak esaten dizkigute...

...eta txuri geratzen gara.
Ez dakigu zer esan azken aldian.
Askotan mundua erori egiten da gure inguruan,
eta burua salbatzeko gai ere ez gara sentitzen.
Orduan korronteak eroan gaitzala uzten dugu,
horrek hobeto sentiaraziko gaituelakoan.
Gure txalupa timoirik gabe geratzen da,
guk bordatik behera bota egiten dugulako.
Maite dugu noraeza, maite dugu helmuga eza.
Ez dakigu nora heldu nahi dugun, agian ez gara inora heldu behar ere.
Bideak aberasten gaitu, ez helmugak.
Askotan min ematen digu helmugara heltzeak, baina bidean ikasitakoarekin geratzen gara, horrek haundiago egin gaituelako...eta bidea egiteko prest gaude.


"Ezin duzu haizea gidatu, baina zure oihalen norabidea alda dezakezu."
Esaera txinatarra.

2 komentario:

Anónimo dijo...

zuri ez zaizu batere gustatzen egiak entzutea, baina...

Amazonaxxx dijo...

Hobe
egia biribil bat,
ezen ez
mila gezur
ongi koadratu.

Gabriel Aresti