2008-01-20

Marrak...

Hutsunea. Marra. Hutsunea. Marra. Hutsunea. Marra...

Hutsunea betetzeko igarotzen ditugu milaka marra, milaka hutsune.


Behin marra handia gurutzatuta, milaka marra txiki jarri zenituen gure artean. Zeharkaezinak diren hormen artean sartu zintuzten eta orain kristal zeharkaezinaren bitartez hitz egiten dugu. 40 minututan esan beharreko guztia esaten saiatzen gara baina beti ahazten dugu zerbait. 40 minutuak bukatzean, agurtzeko denbora inoiz ez da nahikoa izaten.


Hutsunea betetzeko igarotzen ditugu milaka marra, milaka hutsune.

...eta berriz,
Hutsunea. Marra. Hutsunea. Marra. Hutsunea. Marra...

2008-01-08

Kolpeak...

Kolpeak ez dira nahikoa arima bat kikiltzeko. Ospitalerako bidean odola botatzen zuen ahotik.
Gorputz ilunez inguratuta, itzalak besterik ezin zitzakeen ikusi. Minduta zeukan burua, sabela, aurpegia, bizkarra, barrabilak,...begiak haundituta, ia zabaldu ezinik. Oihukatzeko indarrik ere ez zeukan jada. Barreak entzuten zituen inguruan. "Lo mato? y así empatamos a dos...".
Beldurra erabat galduta, okerrago ezin zelako sentitu. Ubeldurak desagertuko dira denboraz, baina barneko zauriak...Nork ordainduko ditu?

Portu, Lupi ta tarturatutako guztiei eskeinia.