2008-02-27

...hauteskundeak

Telebistan eztabaidekin gora eta behera dabiltza batzuek, heuteslegoari beraien proiektuekin eta promesekin konbentzitu nahian.
Euskal Herriko gatazkak (inolaz ere horrela deitua espainiar estatuko hautetsiengatik) politikari gehienen ahoak betetzen ditu.
Bat bera ere ez du gatazkaren konponbide demokratikoaz hitz egiten.
Ez dute Euskal Herriaren desmilitarizazioaz hitz egiten.
Ezta tortura kasuetaz hitz egiten.
Ez da milaka pertsonen bozkatzeko eskubide ezaz hitz egiten.
Denek, hemen, gure herrian, ezer gertatu izan ez balitz bezala jarraitzen dute beraien kanpainarekin.
Bitartean, derrigorrezko klandestinitatera behartuak, ezker abertzaleak, urteetako duintasunaren ibilbidea jarraituz, Euskal Herriaren zati batek jasaten hari duen salbuespen egoera salatzeko lan izugarria egiten ari da, estatuek jarritako traba guztiak gaindituz.
Hauteskunde hauek ez dira beraz, arruntak izango.
Espainiar gobernuak ezker abertzaleari armak uzteko eta politika egiteko eskatzen ari zaion bitartean, bere ekintza politikoa legez kanpo utzi egin du. Zer da lehenengo? arrautza ala oiloa?
Lehenengo armak utzi edota politika egiten utzi armen desagerpenerako pausuak emanez?
Orain arte argi geratu den bakarra da bide polizialek ez dutela emaitza onik ematen, eta beraz, geratzen den aukera bakarra bake prozesu negoziatu bat dela. Horretarako behin baino gehiagotan ezker abertzaleak beti luzatu du bere eskua.
Baina argi izan behar dute Euskal Herriari iruzur egitera datozenak, esku bat luzatuta izango duela beti ezker abertzaleak, bakerako eskainiz, herritarrek nahi duten herria eraikitzeko eskainiz...baina beste eskua itxita egongo da, ukabila altxatzeko prest eta behar izan ezkero borrokari eskaintzeko.
Beraz, oraingo honetan, proiektu bat defendatu baino, gure proiektua denfendatu baino, proiektu guztiak egoteko aukera defendatu nahi dugu, eta horretarako martxoaren 9an ABSTENTZIOA!

2008-02-13


No time for love in the basque country

There is no time for love in the basque country, please extend the solidarity
Ez dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian, zabaldu elkartasuna
No hay tiempo para el amor en el Pais Vasco, extiende la solidaridad.

http://notimeforlove-istimeforpeace.blogspot.com

Elkartasunaren garaia da.
Lagunak eraman dizkigute kartzeletara.
Beste batzuk alde egin behar izan dute.
Hil egin dituzte beste batzuk ere...
Egunkariak itxi.
Partidu Politikoak legez kanpo utzi.
Torturak, jipoiak, atxiloketak...

Ez daukagu amodiorako denborarik,
orain elkartasunerako ordua da.
Aukera politiko guztiak bermatzeko garaia da.
Ez zaitez begira geratu.
Elkartasuna adieraz ezazu!!!

2008-02-08

...Belfast

Falls Road kaleko errepidean barrena taxi beltzek kalean gora eta behera garraiatzen dute jendea. Gatazka bere unerik gogorrenean zegoenean, istiluetan autobusak erretzen zituztenez, autobusek ipar irlandako hesiaren alde honetara pasatzeari utzi zioten. Errepublikarrek, orduan, Taxi beltz hauek erosten hasi ziren, herriari garraio zerbitzua eman ahal izateko. Gainera, era honetan, IRAko preso ohiei lana eta bergizarteratzea errazteko modu batetan bihurtu ziren taxiak.
Orain Belfasteko kaleetako irudia dira, argazkiek uko egin ezin diezaioten irudia. Black Taxiak dira hiriari xarma ematen diotenak. Muralen artean galtzen dira beraien itzalak. Iragan gogor eta latz baten irudiek, memoriari astindua ematen diote kalez kale. Bobby Sands-ek Sinn Feinen egoitzaren horma bat babesten du. Bere heriotzaren duintasuna herriaren eredu bihurtu da. Bere borroka askapen mugimenduaren eredu izan zen, eta herriak lekukoa hartu zion bere borrokari. Orain taxi hauek herriaren benetako historia zabaltzeko balio dute ere. Beraien izateak soilik historia bera, bere atal bat behintzat, azaltzen duelako.
Eta Bobby Sands militanteak zioen moduan: "Gure semeen irribarrea, mendekurik onena izango da".